Politika -

Inbestidura ituna

Cifuentes, Madrilgo presidente berria Ciudadanosen babesari esker

76 puntuko programa adostu du Ciudadanosekin, ustelkeriaren kontrako borrokaren, osasunaren, hezkuntzaren, zerbitzu sozialen eta hedabide publikoen inguruan.

Cifuentes y Agirre
Cifuentes y Agirre
Cifuentes y Agirre

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina Cifuentes PPko hautagaia Madrilgo Erkidegoko presidente izango da datozen lau urteetan, hala aukeratu baitu Parlamentuak, Ciudadanosen babesari esker, PSOEk eta Podemosek kontra bozkatu arren.

Cifuentesek aldeko 65 boto eta kontrako 64 jaso ditu (ez da abstentziorik izan). Madrilgo Erkidegoko bosgarren presidente izango da, eta maiatzaren 24ko hauteskundeak irabazi eta hilabetera lortu du izendapena.

Hala ere, Ciudadanosekin lotu duen inbestidura itunari esker lortu du presidente izatea. Izan ere, 76 puntuko programa bat adostu dute, ustelkeriaren kontrako borrokaren, osasunaren, hezkuntzaren, zerbitzu sozialen eta hedabide publikoen inguruan.

Horren arabera, Cifuentesek politikarien forudun izaera ezabatu beharko du, Gobernuko agintaldia bi legegintzaldira mugatu, eta azken bi agintaldietako auditoria egitea agindu.

Era berean, uko egin beharko die osasun alorreko pribatizazioei, Madrilgo Erkidegoko Aholkularitza Kontseilua desegin beharko du, eta Kontuen Ganbera eta Telemadrid despolitizatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Albisteak Alderdi Popularra Alderdi politikoak albisteak Ciudadanos Hauteskunde Autonomikoak Gaurko azken ordukoa Madril albisteak gaur