Politika -

VALENTZIAKO GOBERNUA

Ximo Puig, Valentziako presidente Compromisen eta Podemosen botoekin

PSPV-PSOEko 23 diputatuen babesa jaso du Puigek. Era berean, Compromiseko 19 ordezkariek eta Podemoseko zortzik hautagai sozialistaren aldeko botoa eman dute.

Ximo Puig (PSPV-PSOE) Valentziako Parlamentuan. Argazkia: EFE.
Ximo Puig (PSPV-PSOE) Valentziako Parlamentuan. Argazkia: EFE.
Puig: 'Ez dut bidegabekeria eta desberdintasunen aurrean amore emango'

01:38

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ximo Puig sozialista Generalitateko presidente izendatu dute gaur Valentziako Gorteek. 50 diputatuk babesa eman diote. Talde sozialistaren botoekin bat egin dute Compromiseko diputatuek eta Podemoseko zati batek. Boto nahikoak izan dira lehen itzulian presidente aukeratzeko.

Bozketa publikoa izan da. PSPV-PSOEko 23 diputatuen babesa jaso du Puigek. Era berean, Compromiseko 19 ordezkariek eta Podemoseko zortzik hautagai sozialistaren aldeko botoa eman dute. Podemosen gainerako diputatuak (bost) abstenitu egin dira.

PPko 31 parlamentariek eta Ciudadanoseko 13 diputatuek, ostera, kontrako botoa eman dute.

Hitzaldiaren hasieran, Valentzia "duintasunetik eta zintzotasunetik" gobernatuko duela agindu du.

"Demokrazian eta autogobernuan fede osoa" duela nabarmendu du Puigek. Horren hitzetan, "memoriarik gabe ez dago etorkizunik, eta justiziarik gabe memoriarik ere ez".

Politikan, egun, politikarien hitzek "balioa galdu" dutela, eta, horrenbestez, "jarrera duin eta zintzoa" erdigunean jarrita lan egingo dutela hitz eman du. Datozen lau urteotan Valentzia zuzenduko duen gobernuak hainbat alderdiren babesa izango duen arren, "ez da alderdi jakin batzuen gobernua izango", hitz eman du. Puigen esanetan, "ez dago demokraziarik elkartasunik gabe".

"Valentziar guztiek euren bizitzan arrakasta izatea ez dago nire esku, nik ezin dut hori bermatu, baina hitz ematen dizuet arrakasta hori lortzeko ahalik eta aukera gehien ematen saiatuko naizela", esan du. "Demokrazia, memoria, elkarbizitza, batasuna, elkartasuna eta laikotasuna izango dira gure zutabeak", gaineratu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak PP Alderdi politikoak bideoak Ciudadanos Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Podemos bideoak Valentzia gaur