Politika -
Aldaketak Espainiako Gobernuan
Iñigo Mendez de Vigok Wert Hezkuntza ministroa ordezkatuko du
Exekutiboan egindako lana eskertu dio Rajoyk Jose Ignacio Wert ministroari, bereziki LOMCE aurrera ateratzeko garaian azaldutako “ausardia”.
Agentziak | Erredakzioa
Iñigo Mendez de Vigo Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministro izendatu duela jakinarazi dio arratsaldean Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak erregeari. Mendez de Vigo Europar Batasunerako Estatu idazkaria izan da orain arte.
Exekutiboan egindako lana eskertu dio Rajoyk Jose Ignacio Wert ministroari, bereziki LOMCE aurrera ateratzeko garaian azaldutako “ausardia”.
Ministro berriak ostiral arratsaldean hartuko du kargua.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea