Politika -

Izquierda Unida

Ahora en Comuneko primarioetara aurkezteko oniritzia jaso du Garzonek

"Hautagaitza bateratua izateko akordioak lotzeko" deia egin die Gobernuko Presidentetzarako IUko hautagaiak indar politiko guztiei.

Gobernuko Presidentetzarako IUko hautagai Alberto Garzon. Argazkia: EFE
Gobernuko Presidentetzarako IUko hautagai Alberto Garzon. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alberto Garzon Gobernuko Presidentetzarako IUko hautagaia Ahora en Comuneko hauteskunde primarioetara aurkezteko proposamena onartu du IUko Zuzendaritza-Batzordeak.

Garzonek egindako proposamenak 39 aldeko boza jaso ditu, ezezko botorik ez, eta 12 abstentzio, beraz, % 78k babesa eman dio, IUko Zuzendaritza-Batzordeak igande honetan jakinarazi duenez.

Ahora en Comunek hauteskunde primarioak eginez gero, mugimendu horretako buru, IUko ordezkari gisa, izateko proposatu dio gaur Garzonek IUko Presidentetza Federalari. Gainera, IUko federazioek Kongresurako eta Senaturako hauteskunde-zerrendetan parte hartzeko proposamena ere bota du.

Halaber, "herriak babestutako hautagaitza bateratua izan dezagun, akordioak lotzeko" deia egin die Gobernuko Presidentetzarako IUko hautagaiak indar politiko guztiei. Gainera, gizartea hobetzeko asmoz, hauteskunde-programa berritzailea proposatuko lukeela iragarri du.

"Hautagaitzak osatzeko prozesu guztiak irekiak izan beharko dira, primarioekin, herritarren parte-hartze argiarekin, gardena", bermatu du.

Azkenik, dokumentu hartan adostu dutenez, IUko militanteei galdekatu beharko zaie bat-egite prozesu horren emaitzaren gainean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken ordukoa