Politika -

Auzitegi Nazionala

Zapataren aurkako auzia artxibatu du Pedraz epaileak

Ahora Madrideko zinegotziak ordubete baino gehiago eman du Auzitegi Nazionalean. Biktima guztiek “errespetua” merezi dutela azpimarratu du Zapatak.

Guillermo Zapata Ahora Madrideko zinegotzia Auzitegi Nazionalean. Argazkia: EFE
Guillermo Zapata Ahora Madrideko zinegotzia Auzitegi Nazionalean. Argazkia: EFE
Biktimak iraintzeko asmorik ez zuela berretsi du Zapatak

1:10

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak bigarrenez artxibatu du Guillermo Zapata Ahora Madrideko zinegotziaren aurkako ikerketa. Gaur deklaratu du Zapatak epaitegian Irene Villaren inguruan idatzitako tuiten ildora.

Terrorismoaren biktima guztiei ?barkamena? eskatzeko aprobetxatu du Guillermo Zapata Ahora Madrideko zinegotziak Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean egindako agerraldia. Inor ?iraintzeko borondaterik ez? zuela izan adierazi du zinegotziak.

Zapatak ordubete baino gehiago eman du Auzitegi Nazionalean. Biktima guztiek ?errespetua? merezi dutela azpimarratu du, eta adierazpenak ?adierazpen askatasunaren mugen inguruko eztabaida baten testuinguruan? egin zituela nabarmen du.

Deklaratu ondoren, Pedraz epaileak ez dio kautelazko neurririk ezarri. Hala ere, inputaturik jarraitzen du, terrorismoaren biktimak umiliatzea leporatuta.

Epailea Zapata deitzera behartu dute; izan ere, Auzitegi Nazionaleko Gai Penaletarako Aretoko Bigarren Sekzioak atzera bota zuen auzia artxibatzeko eskaria, Fiskaltzaren eta Dignidad y Justiciaren helegiteak onartu ondoren. Pedrazek auzia artxibatzea erabaki zuen iragan uztailean. Adierazpen horiek ?biktima jakin baten ohore indibidualari barik, terrorismoaren biktimen eta haien senideen kolektibo osoari eragiten diete?, Auzitegi Nazionalaren ustez.

?Alcasserko neskatoen hilerria itxi behar izan dute, Irene Villa ordezko piezen bila ez joateko?, esan zuen Zapatak 2011ko urtarrilaren 31n sare sozial batean. Fiskaltzaren ahotan, ?delitu terroristen biktimak eta haien senitartekoak umiliatu edo mespretxatu zituen? hitz horiekin egun Madrilgo Udalean zinegotzi denak.

@casiopeaexpres erabiltzailearekin, berriz, beste mezu hau idatzi zuen Holokaustoari buruz: ?Nola sartuko zenituzke bost milioi judu 600 auto batean? Hautsontzian?. Adierazpenak ?umore beltzaren? inguruko eztabaida batean kokatu zituen zinegotziak.

Epaimahaiak ez du beharrezkotzat jo Irene Villa lekuko gisa deklaratzera deitzea, iraindurik sentitu ez zela azaltzeko idatzi bat igorri baitzion Villak epaileari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Albisteak