Politika -

Radio Euskadi

Pastor: 'PSOEko zenbait buruzagik hanka sartu dute kupoarekin'

PSE-EEko Legebiltzarreko bozeramaileak uste du ''ezjakintasunagatik'' izan dela. ''Errudunak bilatzen dituzte eta behar ez den tokian jartzen dute fokua'', gaineratu du.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Pastor PSE-EEko Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak larunbat honetan esan duenez, PSOEko zenbait buruzagik ''hanka sartu dute'' kupoaren auziarekin, eta litekeena da ''ezjakintasunagatik'' izatea, Pastorren arabera. ''Zenbait kidek arazoak dituzte beren erkidegoetako finantzaketarekin; errudunak bilatzen dituzte eta behar ez den tokian jartzen dute fokua'', gaineratu du Radio Euskadiko 'Parlamento en las Ondas' solasaldian.

Hain zuzen ere, aste honetan bertan polemika piztu da kupoaren inguruan, Pedro Sanchez eta Susana Diaz agintari sozialisten adierazpenen ostean.

Joseba Egibar, Gipuzkoako EAJko presidente eta parlamentariak, bestalde, adierazi du ''noizean behin'' kontzertu ekonomikoaren eta kupoaren eztabaida ateratzen dena, eta berau ''nahastu eta manipulatu'' egiten dela.

Oskar Matute EH Bilduko parlamentariak esan du eztabaida ''interesatua'' dela, eta ''Estatuaren mugak'' ezartzeko xedea duela, ''arrakasta moduan saltzeko gero berez eduki daukaguna''.

Borja Semper PPko ordezkariak Kontzertu Ekonomikoa defendatu du, eta azpimarratu du ''Konstituzioan jasota'' dagoela; ''beste gauza bat da kupoaren kalkulua'', zehaztu du.

Gorka Maneiro UPyDko parlamentariak, bestalde, ''sistema fiskal bateratu eta berdina'' defendatu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euzko Alderdi Jeltzalea UPyD albisteak Kontzertu Ekonomikoa EH Bildu PSE-EE albisteak Euskadiko PP bideoak