Itxi

Politika

Barne prozesua

Lopez de Uraldek errespetua eskatu du Ahal Duguren barne prozesuekiko

agentziak | erredakzioa

Arabako zerrendaburuarentzat beharrezkoa da "adostasunak" bilatzea, eta "guztion artean" erabakitzea nola osatu "ahal den hautagaitza onena".

  • Lopez de Uralde eta Uriarte.

    Lopez de Uralde eta Uriarte. Argazkia: Efe

Juan Lopez de Uralde Equoren buruzagi eta Ahal Duguren hauteskunde orokorretarako Arabako zerrendaburuak errespetua eskatu du alderdi barruko "eztabaida eta prozesuentzat", eta orain ?irabazteko bat egin? beharra dagoela azpimarratu du. Horregatik, beharrezkotzat jo du "adostasuna" bilatzea, eta "guztion artean" erabakitzea nola osatu "ahal den hautagaitza onena".

Lopez de Uraldek Ahal Duguren Gasteizko egoitzan egin ditu adierazpenok, prentsaurreko batean. Izan ere, atzo, Podemosen zuzendaritzak galarazi egin zion Roberto Uriarte EAEko idazkari nagusiari Eduardo Maura Bizkaiko hautagaiaren tokian Equoren burua jartzea.

Ahal Duguren idazkari nagusiak Arabako zerrendari emandako babesa eskertu ostean, Lopez de Uraldek azpimarratu du beretzat "ohorea" dela hautagai izatea, "interes ekonomikoen eta politikoen gainetik, jendearen eta Lurraren interesak defendatzea".

Azken egunotako polemikaren harira, Equo alderdiak Ahal Dugurekin bat egitea erabaki zuela gogorarazi du, "aldaketaren alde bat egin" dutela, eta "adostasunak bilatzeko" prest dagoela. "Garrantzitsuena elkarrekin joatea da, jendearen interesak aurrean jartzea eta etsaia kanpoan dagoela gogoraraztea", azpimarratu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena