Politika -

IRUÑEKO UDALA

Iruñeko Udalak Frankismoaren krimenen kontrako kereila aurkez dezake

Horrelako kereila aurkezten duen Estatu espainiarreko lehendabiziko udala izango litzake. Memoria historikoaren aldeko bi elkartek aurkeztu dute mozioa Iruñeko udalean, kereila jartzeko eskatuz.

Bideko Mitxoletak (Amapolas del Camino) elkarteak memoriaren alde egindako protesta, Iruñean. EiTB.
Bideko Mitxoletak (Amapolas del Camino) elkarteak memoriaren alde egindako protesta, Iruñean. EiTB.
Bideko Mitxoletak (Amapolas del Camino) elkarteak memoriaren alde egindako protesta, Iruñean. EiTB.

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Memoria historikoaren aldeko bi elkartek, Bideko Mitxoletak eta Memoriaren Autobusak, aurkeztutako mozioa dute eztabaidagai, gaur, Iruñeko Udalean: bertan, Frankismoaren krimenak auzitara eraman ditzala eta Iruñeko Epaitegian kereila aurkez dezala eskatu diote Udal Gobernuari.

UPNk ez, gainerako talde guztiek, aurrez iragarri dutenez,  mozioa babestuko dute. Beraz, aurrera aterako balitz, Estatu Espainiarrean horrelako kereila bat aurkeztu duen lehendabiziko udala izango da Iruñekoa.

Gerra fronterik egon ez zen arren, 1936ko Estatu kolpearen ondoren, Nafarroan  3.000 lagun baino gehiago fusilatu zituzten, horietako 308, Iruñean. Tartean, Nafarroako hiriburuko zazpi zinegotzi zeuden. Mozioa aurkeztu duten elkarteen hitzetan, "inpunitatearen horma eraisteko ordua da".

Mozioa Udalera eraman aurretik, udal talde guztiekin bildu dira bi elkarteok, euren asmoen berri emateko eta iritziak jasotzeko. EH Bilduk, Aranzadik, I-Ek, PSNk eta Geroa Baik mozioaren aldeko jarrera erakutsi dute. UPN ez zen bilerara joan.

Bideko Mitxoletak eta Memoriaren Autobusak taldeen aburuz, "Iruñean gaur erabakiko dena oso garrantzitsua izan daiteke. Egia eta justizia merezi dute Frankismoaren biktima guztiek".

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Iruñeko albisteak Nafarroa gaur Eguneko albisteak Albisteak Frankismoa albisteak Terrorismoaren Biktimak Gerra Zibileko biktimak Iruñeko Udala azken ordukoa