Politika -

BILERA ERRONDA

UPN eta EAJ hartuko ditu gaur Felipe VI erregeak

Jeltzaleen izenean Aitor Esteban EAJren Kongresuko bozeramailea joango da hitzordura. UPNk, berriz, Javier Esparza alderdiko presidentea bidaltzea erabaki du.

Atzo hasi zuen erregeak bilera erronda Kongresuan ordezkaritza duten alderdiekin. EFE.
Atzo hasi zuen erregeak bilera erronda Kongresuan ordezkaritza duten alderdiekin. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Felipe VI Espainiako erregeak atzo hasitako bilera errondarekin jarraituko du gaur. Espainiako Gobernu berria osatzeko inbestidura saioaren aurreko bilerak dira, bakoitzaren jarrera ezagutzeko. Erregeari dagokio inbestidurarako hautagaia izendatzea.

Gaur UPN eta EAJ alderdietako ordezkariekin batuko da; aurrena, 10:00etan, Javier Esparza UPNko presidentea hartuko du Felipe VI.ak Zarzuelan. Bilerara Esparza joatea erabaki dute erregionalistek, eta ez alderdi horrek Kongresuan dituen bi diputatuetako bat.

Arratsaldean, berriz, jeltzaleen txanda izango da. Aitor Esteban EAJren Kongresuko bozeramailea joango da hitzordura.

Gaurko deituta zegoen, baita ere, EH Bilduko Marian Beitialarrangoitia diputatua. Dena dela, koalizioak atzo iragarri zuenez, bilerara ez joatea erabaki dute, "Espainiako Estatuaren izaera antidemokratikoaren sinbolo handiena delako monarkia".  ERCk ere joan den astean erregearen bilerara ez joateko erabakia iragarri zuen, monarkak Carmen Focadell Kataluniako Parlamentuko presidentea ez zuelako hartu.

Kongresuan duten ordezkaritzaren arabera, txikitik handirako ordenan ari dira bilerak egiten taldeak erregearekin. EAJri, berez, bihar zegokion bilera egitea, baina IUk agenda arazoak zituela eta, bi alderdion hitzorduak trukatu egin dituzte.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PNV-EAJ UPN Alderdi politikoak bideoak EH Bildu Bizkaia UPN Albisteak Gaur Albisteak