Politika -

'Prestige' Auzia

Gorenak zigortu egin du 'Prestige' ontziko kapitaina

Bi urteko espetxe-zigorra ezarri dio Auzitegi Gorenak Apostolos Mangourasi, ingurumenaren kontrako delitu bat egotzita.

Prestigen epaia
Prestigen epaia
Prestigen epaia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru urteko espetxe-zigorra ezarri dio Auzitegi Gorenak Apostolos Mangouras Prestige ontziko kapitainari,  ingurumenaren kontrako zuhurtziagabekeriazko delitu bat egotzita, eta hondamendi mailako kaltea eragin izana astungarri gisa hartu du kontuan epaileak.

Kasua lehen instantzian epaitu zuen auzitegiak absolbitu egin zituen, 2013ko azaroan, kapitaina eta beste bi akusatuak. Berehala iragarri zuten Fiskaltzak eta Espainiako eta Galiziako gobernuek ebazpena errekurrituko zutela. Lehen epaiketa hartan, bederatzi hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion epaileak Mangourasi, desobedientzia delitua leporatuta. Azken delitu hori erretiratu egin dio Gorenak Mangourasi, eta beste bi manirelen absoluzioa mantendu egin du.

Gaur aldeei jakinarazitako ebazpenaren nobedade nagusia erantzukizun zibilari dagokiona da, kalte-ordainak eskatzeko atea zabaldu baitie kaltetuei;  behin Coruñako Lurralde Auzitegiak kalteen diru kopurua ezartzen duenean, horiek kontuan hartuta,  kalte-ordainak eskatu ahal izango dira. Kapitainak, The London Steamship Owners Mutual Insurance Association aseguru-etxeak eta  Mare Shipping Inc. ontziaren jabeak egin beharko diete aurre kalte-ordainei.

Greenpeace: 'Ez da nahikoa'

Greenpece talde ekologistak txalotu egin du Prestige ontziko kapitaina zigortu izana, baina epaia ez dela "nahikoa" salatu du.  Etorkizunean hondamendi gehiago ekiditeko ez duela balio epai honek nabarmendu du Mario Rodriguez Greenpeaceko ordezkariak.

Halaber, Rodriguezek salatu duenez, zigorrik jaso ez duten hainbat lagunek eta erakundek zerikusi zuzena izan zuten hondoratze hartan; besteak beste, Sustapen Ministerioa, portu-zaintzako arduradunak, itsas kapitaintza edota Prestige ontziari aginduak eman zizkion armadorea aipatu ditu Greenpeacek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Gorena bideoak Delituak bideoak Epaiketak argazkiak Albisteak Gaur Eguneko albisteak EAEko kutsadura gaur