Politika -
PSOE-CIU akordioa
Kongresuak debekatu egin du enpresen blindatzea
Ekimenak PSOEren eta CiUren aldeko botoak izan ditu. PP eta Talde Mistoa abstenitu egin dira eta EAJk eta ERC-IU-ICVk kontra bozkatu dute.
Erredakzioa
Espainiako Diputatuen Kongresuko Ekonomia Batzordeak enpresen blindatzeak debekatzea onartu du gaur PSOEren eta CiUren aldeko botoekin. PP eta Talde Mistoa abstenitu egin dira eta EAJk eta ERC-IU-ICVk kontra bozkatu dute.
Espainiako Diputatuen Kongresuko Ekonomia Batzordeak enpresen blindatzeak debekatzeko PSOEren ekimena onartu du, eta legea aldatu eta urtebetera izango da indarrean. Izan ere, orain arte, Ibedrola, Telefonica edo Repsol bezalako enpresen estatutuetan zehazten denez, akziodun bakoitzak edo talde bereko elkarteek mugatuta dute eman dezaketen boto kopurua.
Marta Gaston Alderdi sozialistako bozeramaileak azaldu duenez, CIUren zuzenketak onartu dituztenez, gainerako alderdiek aurkakoa bozkatuta ere, neurria aurrera eramateko beharrezko babesa izan dute.
Zuzenketa betez, "zuzenki ala zeharka murrizketa hori ezartzen duten estatutuetako klausulak baliogabeak izango dira". Dena den, boto-eskubidea murriztuta duten Iberdrola edo Repsol bezalako enpresek "Estatuko Aldizkari ofizialean argitaratzen denetik urtebete" izango dute araudi berria betetzeko.
Ekimena aurrera atera da eztabaidan, PSOEren eta CIUren aldeko botoei esker. ERC, IU, ICV eta, batez ere, EAJ proposamenaren aurka aritu dira. Izan ere, jeltzaleen arabera, murrizketa hauek ezabatzeak Iberdrola edota Petronor euskal enpresei kalteak ekarriko lizkioke.
Azken erabakiak Iberdrola, Repsol, Telefonica, Popular eta Sabadell enpresen gainean eragina izan lezake. Orain arte, Ibedrola, Telefonica edo Repsol bezalako enpresen estatutuetan zehazten denez, akziodun bakoitzak edo talde bereko elkarteek mugatuta dute eman dezaketen boto kopurua. Zehazki, akziodun bakoitzaren botoak % 10eko muga dauka eta muga hori izan daiteke gainditu akzio kopuruaren tamaina dena delakoa izan arren.
Hasiera batean bozketa martxoaren 24an egin behar bazuten ere, EAJk eskatuta, gaurko atzeratzea erabaki zuten Espainiako Kongresuko Ekonomia Batzordean.
PPren zuzenketa
Bestalde, PPren transakzio-zuzenketa bat atzera bota du Batzordeak. zuzenketa horrekin Industria Ministerioak "egiaztatze" eskubidea izatea nahi zuen Alderdi Popularrak, Europar Batasunekoa ez den inbertitzaile batek Espainiako konpainia bateko bozka eskubideen % 25arekin egiten den kasuetan.
Jose Manuel Albendea PPko bozeramailearen ahotan, akziodun txikiak zein enpresak kanpoko interesetatik babestea zen transakzio-zuzenketaren xedea.
EAJ
PSOEren Gobernuak enpresen blindatzea debekatzea "lor" zezan Patxi Lopez lehendakariak "burua ezkutatu" du, Iñigo Urkullu EAJko presidentearen hitzetan, "Euskadiri datozen urteetan kalte gehien egingo dion neurrietariko bat".
"Gaur asteartea, apirilaren 6an, PSOEk, PSEko euskal ordezkariekin ados jarrita, euskal enpresa handiak arriskuan jarriko dituen maniobra aurrera atera du", salatu du Urkulluk.