Politika -

Donostiako epaitegia

Markel Olanoren aurkako kereila bat onartu egin du epaileak

Realari zor bat barkatzeagatik, prebarikazio eta faltsukeria delituen zantzuak atzeman ditu epaileak.

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia. EiTB
Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia. EiTB
Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Instrukzio arloko 5. Epaitegiak onartu egin du Iñaki Badiola Realeko presidente ohiak Markel Olano (EAJ) Gipuzkoako ahaldun nagusiaren kontra aurkeztutako kereila, klubak Foru Ogasunarekin zuen 6,4 milioi euroko zor bat barkatzeagatik.

Silvia Villanueva epaileak prebarikazio eta faltsukeria delituen zantzuak atzeman ditu jokaera horretan, auto batean azaldu duenez.

2009an Foru Aldundiko kide ziren beste lau pertsonaren aurka ere zuzenduta dago kereila: Iñaki Galdos (Hamaikabat) orduko Kirol diputatua, Pello Gonzalez Ogasun diputatu ohia, Pedro Maria Ruiz de Azua Ogasun zuzendari ohia eta Coro Pereiro foru departamentuko kidea.

Epaileak 80.000 euroko bermea ezarri dio Iñaki Badiolari, "erakunde publikoen ospeari egin ahal zaion kaltea" dela eta. 15 eguneko epea izango du dirua emateko.

Kazetariek gai honi buruz galdera egin diote gaur Markel Olanori, baina horrek errefusatu egin du adierazpenik egitea, argudiatuta ez duela kereilaren onarpenaren "jakinarazpen ofizialik".

EH Bilduk premiazko agerraldia egitea eskatu du

Testuinguru horretan, EH Bilduk premiazko agerraldia egitea eskatu dio Markel Olanori, azalpenak eman ditzan.

"Epaitegiak delitu zantzuak atzeman ditu, eta akusazio oso larriak dituen kereila bat onartu du. Uste dugu egoera oso kezkagarria dela eta gipuzkoarrei azalpenak eman behar zaizkiela", adierazi du Xabier Olano koalizio abertzaleko bozeramaileak.

Horregatik, Foru Gobernuari "gardentasuna" eskatu dio.

Gainera, EH Bilduk ez du baztertzen beste motatako ekimenak abiatzea ahaldun nagusiaren azalpenak entzun ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Euzko Alderdi Jeltzalea Albisteak Gipuzkoa EAE albisteak Ustezko ustelkeria politikoa Markel Olano Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Gipuzkoako Foru Aldundia azken ordukoa