Politika -

Istiluak

Aske utzi dituzte Gasteizen eta Iruñean atxilotutako 13 gazteak

Atzo epailearen esku geratu ziren eta banan-banan libre utzi dituzte gauean. Aske geratzen aurrenak hiru adingabeak izan ziren.

Istiluak Gasteizen. Argazkia: EFE
Istiluak Gasteizen. Argazkia: EFE
Istiluak Gasteizen. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

13 gazte atxilotu zituzten ostegunean Gasteizen (bederatzi) eta Iruñean (lau) LOMCEren aurka Ikasle Abertzaleak ikasle sindikatuak deitu zuen greba dela eta egin zituzten protesta ekitaldietan izan ziren istilu larrietan. Guztiak aske utzi dituzte dagoeneko. Atzo epailearen esku geratu ziren eta banan-banan libre utzi dituzte gauean. Aske geratzen aurrenak hiru adingabeak izan ziren.

Zazpi atzo aske utzi zituzten: Arabako hiriburuan atzemandako hiru eta Iruñean atxilotutako denak.

Euskal hezkuntza sistema propioa aldarrikatzeko eta LOMCE legea salatzeko, mobilizazioak egin zituzten Euskal Herriko unibertsitate ia gehienetan.

Lehenengo istiluak Gasteizen izan ziren, EHUren kanpusean, eta gero hiriaren erdigunera zabaldu ziren.

13:10 aldera, milaka ikaslek bat egin zuten manifestazioa oraindik amaitzeko zegoenean, hainbat gazte kalteak egiten hasi ziren banketxeen egoitzen kontra eta bestelako eraikinen kontra.

Hala, manifestariek harriak, pilak, bengalak, torlojuak eta kanikak jaurti zituzten, eta Ertzaintzak erantzun eta zortzi lagun atxilotu zituen.

ertzaintza atxiloketa gasteiz protesta ikasleak lomce efe

Ertzaintzak Gasteizen atxilotu duen ikasleetako bat. Efe

Lau atxilotu Nafarroan

Gainera, beste lau gazte atxilotu zituzten ikasleen protestetan Iruñean. Sarasate Pasealekuan, Nafarroako Parlamentuaren eta Foru Gobernuaren egoitzaren artean, protesta amaitu ostean, hainbat lagunek harriak eta botilak jaurti zituzten polizien kontra.

Era berean, beste batzuk Alde Zaharrean zabaldu ziren, eta hainbat kalte egin zituzten, agenteek pilotakadekin erantzun aurretik.

Ikasle Abertzaleak sindikatuak kritikatu du istiluak lekuz kanpo daudela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Heziberri hezkuntza plana Iruñeko argazkiak EHU Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Albisteak Hezkuntza Protestak gaur Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Albisteak Nafarroa