Politika -

BATZAR OROKORRA

Zuzendaritza berriarekin, garai berri bati ekin dio Eudelek

"Euskadiko tokiko gobernuetako sentsibilitate guztiek batera hartuko dute parte Eudelen", Imanol Landa presidentearen esanetan.

Landa, Santano eta Lopez de Etxezarreta Eudelen batzarrean. Argazkia: EFE
Eudel. Argazkia: EFE
Alderdi guztien ordezkaritza du aurreantzean EUDELen zuzendaritzak

1:23

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Garai berri bati ekingo dio gaurkoan Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak. Datozen lau urteotarako Batzorde Eragilea osatuko duten kideak aukeratu ditu, eta lehen aldiz, EH Bildu ere erakundeko zuzendaritzaren parte izango da. "Egun historikoa" da gaurkoa, Imanol Landa presidentearen iritzian.

Elgoibarko Herriko Antzokian egin duten batzar orokorrean, zuzendaritza berria "integratzailea" dela azpimarratu du Getxoko alkate ere badenak.

 

 

Gaur astebete adostu zuten alderdi guztiek zuzendaritza berria, eta, gaurko batzarrean, hautagaitza hori onartu dute batzarkideek, ia aho batez. Izan ere, 811 kideetatik 808k eman diote babesa adostutako hautagaitzari. Hiru boto zuri izan dira bozketan.

Imanol Landak (Getxoko alkatea, EAJkoa) jarraituko du presidente karguan, eta Jose Antonio Santanok (Irungo alkatea, PSE-EEkoa) hartu du presidenteorde kargua. Bigarren presidenteorde, berriz, Garazi Lopez de Etxezarreta (Errenteriako alkateordea, EH Bildukoa) izendatu dute.

Kargu horiez gain, Eudelen Batzorde Eragilea osatzen duten 12 bokalak ere hautatu dituzte batzarrean. Hiru lurraldeetako herri txiki zein handietako ordezkariak daude horien artean, alderdi politiko guztietakoak.

Horrez gain, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde batzordeetako kideak ere aukeratu dituzte. Kasu guztietan, adostutako hautagaitzaren alde egin dute kideek.

Hori horrela, EAJk zazpi ordezkari izango ditu datozen lau urteetan, EH Bilduk 4, PSE-EEk 2, PPk 1 eta elkarte independenteek 1. Lau urtean behin berritzen da Eudelen zuzendaritza, udal legealdien hasieran, baina apirilean estatutuak aldatu zituzten eta, hori dela eta, berritu egin dute.

"Egun historikoa"

Presidente aukeratu berritan, pozik agertu da Landa. "Alderdi politiko ezberdinek akordiorako eta eskuzabaltasunerako agertutako borondateari esker, adostasuna eta aniztasuna" lortu dutela nabarmendu du Eudelen presidenteak. Haren iritzian, gaurkoa egun "historikoa" da, eta Euskadiko Udalen Elkarteak "garai berri bati" ekingo dio, horrenbestez.

Udalek eta Eudelek une honetan dituzten bi erronka garrantzitsuenak ere aipatu ditu Getxoko alkateak. Lehenengoa Euskadiko Tokiko Erakundeen Legea abian jartzea da. Horren ustez, Legeak "zeregin garrantzitsua" ematen dio Eudeli, araudi berria udaletan ezartzeko; izan ere, oso beharrezkoa da, "Euskadiko tokiko autogobernurako berezko markoa" gauzatu ahal izateko.

Bigarren erronka gisa, udalek "tokiko gobernantza onaren balioekin duten konpromisoa" azpimarratu du Eudeleko presidenteak, hau da, berdintasuna, etika eta erakunde osotasuna, gardentasuna, parte hartzea eta herritarrekiko hurbiltasuna.

Gainera, Landak euskara nabarmendu du Eudelen funtsezko balioen artean, eta "udalen berezko eskumen gisa onartzea" aurrerapausotzat jo du. Horren hitzetan, Udal Lege berriak "segurtasun juridiko osoa ematen dio, eta, aldi berean, udalek ekitaldi eta izapide administratiboak euskaraz egin ahal izatea sustatzen du".

Batzordekideei zuzenduta, zeregin berriari ekiteko gakoak zein diren esan die Landak: "leialtasuna, jarrera eraikitzailea eta enpatia, batasuna eta konfiantza".

Eudel nueva ejecutiva zuzendaritza berria. Foto: Imanol Landa

Eudel nueva ejecutiva zuzendaritza berria. Foto: Imanol Landa

Zuzendaritza berriaren familia-argazkia. Irudia: Imanol Landa (@imanollanda)

EH Bildu: "Garai berria hasi da"

Garazi Lopez de Etxezarreta (EH Bildu) Eudeleko presidenteorde bigarrenak kazetariei esan dienez, bestalde, "gaur Eudelen berritze aroa itxi dugu, eta garai berri bati ekin diogu". Errenteriako alkateordearen aburuz, "herri honetan udalgintza ulertzeko dauden modu ezberdinetara zabaldik dago orain Eudel"."Euskal udalak indartu eta ahalduntzeko lanean arituko gara", azpimarratu du, baita "udal txikien errealitateari, euskararen erabilerari, parekotasunari edo udalgintzari modu eraginkorragoan heltzeko" ere. "Joko-zelai berria dugu orain", erantsi du Lopez de Etxezarretak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PNV-EAJ EH Bildu Bizkaia PSE-EE Euskadiko PP berriak Albisteak Gaur Albisteak Euskadiko Udalen Elkartea albisteak