Politika -
Arabara batzeko prozesua
Trebiñuri galdeketa egiten uztea eskatu du Arabako Batzar Nagusiak
Proposamena EH Bilduk egin du eta Arabako Batzar Nagusia osatzen duten alderdi guztiek, Alderdi Popularrak izan ezik, onartu dute.
Agentziak | Erredakzioa
Arabako Batzar Nagusia osatzen duten alderdi guztiek, Alderdi Popularrak izan ezik, Trebiñu Arabara batzeko galdeketa bat egiten uztea eskatu diote Espainiako Diputatuen Kongresuari.
Proposamena EH Bilduk aurkeztu du asteazken honetan, hilak 8, eta, EAJrekin emendakin bat adostu ostean, Arabako Batzar Nagusiak testua onartu du. Horren bitartez, Trebiñuko herritarren “asmoei erantzun legitimo bat emateko eskaera” egiten diote Diputatuen Kongresuari.
Halaber, Trebiñuko Udalarekin harremanetan jartzeko eta laguntza eskaintzeko eskaera luzatu diote Arabako Foru Aldundiari.
Trebiñuk pasa den maiatzaren 8an iragarri zuen Arabara batzeko prozesua martxan jartzen zuela.