Politika -

Akordioa

Hezkuntza publikoko aurreakordioa "positiboa" da, Celaaren ustez

Bestalde, ELA, LAB eta STEE-EILAS deitutako manifestazioren harira, "ez da hezkuntzan grebarik egiteko unea" adierazi du sailburuak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Isabel Celaa Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak adierazi duenez, irakaskuntza publiko ez-unibertsitarioaren inguruan &' || 'nbsp;CCOO eta UGT&' || 'nbsp; sindikatuekin lortutako aurreakordioa "oso positiboa" da eta "ez da hezkuntzan grebarik egiteko unea".

Espainiako Unibertsitateen Etika Batzorde Sareak antolatutako VII topaketan egin ditu Celaak adierazpen hauek.

Celaaren ustez, Euskadiko UGT eta CCOO sindikatuek eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak irakaskuntza publiko ez-unibertsitarioko lan-hitzarmenean lortutako akordioaren helburua gastua murriztea eta hezkuntza sistemaren kalitatea hobetzea da. Sailburuak adierazi duenez, sindikatuen "laguntza eta ardurarekin", neurri "berriak" proposatuko dira.

Ildo horretan, "kosta ahala kosta" hezkuntza publikoa "defendatzen" jarraituko dutela adierazi du eta ELA, LAB eta STEE-EILAS deitutako manifestazioren harira, "ez da hezkuntzan grebarik egiteko unea" adierazi du sailburuak.

Aurreakordioa

Aurreakordioa atzo sinatu zen Gasteizen. Aurreakordio honek, bestek beste, 3.600 lanpostu eskainiko ditu eskaintza publikoan datozen hiru urteotan (1.500 aurtengorako); dena den, ez dira lanpostu berriak, daudenak egonkortzen direla baizik. Era berean, erretiroa hartzeko adina 60 urtera murrizten du. Oinarrizko akordio hau 2012ra arte egongo da indarrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea