Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadi-n

Chaves: "Dirudunei zergak igotzeko konpromisoa dugu"

Gaineratu duenez, funtzionarien soldaten eta pentsioen murrizketen gaineko neurriak ez dira bat-batekoak eta enplegu-politiken eskumenen transferentziak datorren "hilabeteetan" gauzatu daitezke.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manuel Chaves Gobernu zentraleko hirugarren presidenteordeak esan duenez, Jose Luis Rodriguez Zapaterok "gehiago duten horien errenten gaineko neurriak ezartzeko konpromisoa" mantentzen du.

Chavesen hitzetan, aipatu neurriak aztertzen ari dira orain eta "ez dira atzeratuko, baizik eta momentu egokienean ezarriko dira".

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean jakinarazi duenez, funtzionarien soldaten eta pentsioen murrizketen gaineko neurriak ez dira bat-batekoak; "aurrikusi ezinezko gertaeren aurrean" hartutako neurriak baizik, krisi ekonomikoak eragindakoak.

PP alderdiaren jarrera (Gobernu zentraleko aipatu neurriak ez ditu babestuko) "harrigarria" dela esan du Cahevesek, EBk, NDFk (Nazioarteko Diru Funtsa) edota AEBetako, Alemania eta Frantziako presidenteek esan dutenez "neurri ausartak dira, norabide zuzenean hartutakoak".

Bestalde, adierazi duenez, enplegu politiken transferentziak Euskadin datorren "hilabeteetan" egin ahalko dira, eta EAJk "oztopo egingo" ez dituelako itxaropena agertu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea