Politika -

Defizitaren aurkako plana

Murrizketa nola ezarriko duten azaltzen ari da lehendakaria

Kongresuan Gobernuaren neurriak jasotzen dituen lege-dekretua bozkatzen ari den momentu berean egiten ari da agerraldia, 09:30etatik aurrera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak gastu publikoa murrizteko abian jarritako neurriak EAEn nola ezarriko diren azaltzen ari da 09:30etatik Patxi Lopez lehendakaria Eusko Legebiltzarrean. Kongresuan Gobernuaren neurriak jasotzen dituen lege-dekretua bozkatuko duten orduan egiten ari da agerraldia.

Eusko Legebiltzarreko ohiko osoko bilkuran aurreneko gaia da Lopezen agerraldia, Aralarrek eta Talde Mistoak (EA, EB eta UPyD) eskatuta. Hain justu, agerraldia eskatu duten talde horiek hartu dute hitza aurrena.

Joan den astelehenean lehendakaria ahaldun nagusiekin eta Eudeleko presidentearekin bildu ostean, eta asteazkenean Madrilen Eusko Legebiltzarrak eta gainerako erkidegoetako gobernuek Administrazio zentralarekin izandako bileraren ostean aurkeztuko ditu murrizketok lehendakariak.

Funtzionarioen soldataren murrizketa, pentsioen izozketa eta inbertsioen murrizketa ekarriko du gastu publikoa gutxitzeko planak.

Dena den, orain arte Eusko Jaurlaritzak ez du zehaztu EAEn nola ezarriko diren neurriok.

Funtzionarioen soldaten % 5eko jaitsiera oinarrizko ordainsariei mugatzeko asmoa dutela iragarri zuen Idoia Mendia Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak.

Eusko Legebiltzarreko goi-kargudunen edo parlamentarioen soldatak jaistea ere eztabaidatu beharko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea