Politika -

Lehen bozketa

Mariano Rajoyk ez du presidente izateko gehiengo absolutua lortu

Espero bezala, Rajoy larunbatean, bigarren bozketan, Alderdi Sozialistaren abstentzioari esker, izendatuko dute Espainiako Gobernuko presidente.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernurako presidentegaia. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy Espainiako Gobernurako presidentegaia. Argazkia: EFE
Rajoyk ez du gehiengo osorik lortu lehenengo bozketan

0:50

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoyk ez zuen lortu atzo, ostegunean, Kongresuko gehiengo absolutuaren babesa inbestidurako lehen bozketan eta, ondorioz, ez dute Espainiako Gobernuko presidente izendatu.

Rajoyk 170 aldeko boto jaso zituen; PP, Ciudadanos, Coalicion Canaria, UPN eta Foro Asturias taldeetako ordezkariek bozkatu zuten haren alde. Gainerako alderdietako 180 diputatuek, berriz, kontrako botoa eman zuten.

Aurreikusita zegoen moduan, lehen bozketa galdu zuen Rajoyk eta bigarren saiakeran, gehiengo sinplearekin eta Alderdi Sozialistaren abstentzioari esker, izendatuko dute Espainiako Gobernuko presidente.

Inbestidura saioaren bigarren bozketa larunbatean izango da, lehendabiziko bozketatik 48 ordu igarotzen direnean, Konstituzioak eta Kongresuko araudiak zehaztu bezala.

Horrenbestez, eta Ana Pastor Diputatuen Kongresuko presidenteak deituta, larunbateko saioa 18:30ean hasiko da eta bigarren bozketa ez da 19:45 baino lehen izango.

Mariano Rajoy presidentegaiak 10 minutuko hitzartzea izango du larunbateko saioan; gainerako taldeetako bozeramaileek, berriz, bosna minutu izango dituzte, alderdi handienetik txikienera hasita.

Atzo bezala, botoa banaka eta ahoz eman beharko dute diputatuek.

Larunbatean Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidente izendatuko dutela ziurtzat ematen da, PSOEk erabakita eta esana baitauka bigarren bozketan abstenitu egingo dela.

Baina badira argitu gabeko bi zalantza: batetik, zenbat diputatu sozialistak bozkatuko duten Rajoyren kontra, alderdiaren agindua hautsita; eta bestetik, Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusi ohia Kongresuan izango den ala ez, eta han baldin badago, zer bozkatuko duen.

SANCHEZ1

SANCHEZ1

(Pedro Sanchez inbestidura saioan. Argazkia: EFE)

 

Podemosek Ganbera utzi du

Bestalde, inbestidura eztabaidaren amaieran polemika piztu zen. Rafael Hernando PPko bozeramaileak "Espainiaren izena diktadoreen zerbitzura" jartzeko erabili izana leporatu zion Pablo Iglesiasi.

Hernandori erantzuteko baimena eskatu zuen Iglesiasek, baina Ana Pastor Kongresuko presidenteak aukera hori ukatu egin zion eta Podemoseko diputatuek, protesta gisa, Ganberatik joatea erabaki zuten.

Bere hitzartzean bukaeran, Rafael Hernandok gogor egin zuen Iglesiasen kontra: "Iglesias jauna, Espainiaren izena erabili duzu Venezuela eta Iran bezalako erregimenen eta diktadoreen zerbitzura jartzeko", adierazi zuen.

Iglesias erantzuten saiatu zen, baina Pastorrek ez zion utzi, eta Hernando atzera egiteko eskatu zion, baina honek ez zuen horrelakorik egin. Alderantziz, ondokoa erantsi zuen: "Jaun-andreok, lau milioi dolar, eskerrik asko".

Horrenbestez, oso haserre eta "lotsagarria" dela esanez, Iglesiasek eta Podemoseko gainerako diputatuek Kongresutik alde egin zuten. Hala ere, minutu batzuk geroago bueltatu egin ziren, bozketan parte hartu ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak Berriak Politika PP Espainako Gobernuaren presidente ohia Espainiako Gobernua Gaurko azken orduko albistea