Politika -

Auzitegi Konstituzionala

Konstituzionalak Estatutaren txostena eztabaidatuko du berriro, gaur

Maria Emilia Casasen testuari buruzko ebazpena emango dute eta Kataluniako Generalitatek aurkeztutako helegitearen inguruko erabakia hartuko dute; ziurrenik atzera botako dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Emilia Casas Auzitegi Konstituzionalaren presidenteak Osoko bilkura deitu du gaurko eta datozen egunetarako Kataluniako Estatutari buruz egin duen txostena eztabaidatzeko eta Generalitatek aurkeztutako helegiteei buruzko erabakia hartzeko, ziurrenik errekurtso horiek atzera botatzeko.

Auzitegiko iturriek azaldu dutenez, gaur helegiteei buruzko erabakiari buruz hitz egingo dute hamar epaileek. Horietako batean, Generalitatek uste du Konstituzionalak ez duela eskumenik Estatutaren inguruko ebazpena emateko. Bestalde, Pablo Perez-Trems epailearen errekusazioa salatu eta berriro sartzeko eskaria egiten du Generalitatek.

Gero, epaileek bilera etengo dute edo Casasen txostena eztabaidatzen hasiko dira segidan. Aipatu iturrien arabera, Casasen txostenean Elisa Perez Vera "sektore aurrerakoiko" epaileak egindako txosteneko puntu batzuk bere egiten omen ditu aldaketa batzuekin (atzera bota zuten haren testua). "Nazioa" hitz polemikoari buruzkoak, katalunieraren erabilerari buruzkoak eta erkidegoak Estatuarekin duen harremanaren ingurukoak egiten ditu bere Casasek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea