Politika -

Manifestaldia

Mobilizaziora deituko dute Kataluniako presidente ohiek

Deialdia "Kataluniaren duintasunaren alde" egingo dute Jordi Puyol eta Pasqual Maragall Generalitateko presidente ohiek, eta Heribert Barrera eta Joan Rigol Kataluniako Parlamentuko presidente ohiek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adierazpen bateratua egingo dute bihar Jordi Puyol eta Pasqual Maragall Generalitateko presidente ohiek, eta Heribert Barrera eta Joan Rigol Kataluniako Parlamentuko presidente ohiek, herritarrek Estatutaren sententziaren aurkako manifestaldian "masiboki" parte har dezaten.

Komunikatu baten arabera, deialdia "Kataluniaren duintasunaren alde" egingo dute Pujolek, Maragallek, Barrerak eta Rigolek. Omnium Cultural elkarteak, alderdiek eta erakunde sozialek deitutako protestan kataluniarrak parte hartzea nahi dute agintari ohiek. Manifestaldia Gracia-Diagonal pasealekutik Tetuan plazara joango da.

Dagoeneko Kataluniako Estatutuaren aldeko ekitaldi bateratu batean parte hartu zuten lau presidente ohiek, Auzitegi Konstituzionalak testua murriztu baino lehen.

Bien bitartean, manifestaldiaren buruan ''senyera'' edo ''Som una nacio. Nosaltres decidim'' leloa izango duen pankarta bat joan behar den polemika sortu du Kataluniako alderdien artean. Alderdiek polemika barregarria dela esan dute, baina manifestaldia egiteko hiru egun falta direnean oraindik ez dute akordiorik lortu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea