Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Prieto (PSE): 'Ezin izan zuten bi agentek bakarrik ikerketa egin'

Gainera, adierazi du "hainbat antzuren bidez aspalditik" bazekiela "gutako batzuk ikertzen ari gintuztela".I

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txarli Prieto Arabako PSE-EEren idazkari nagusiak esan duenez, lurralde horretan izan den ustezko "espioitza"ren inguruko informazioa benetakoa izatekotan, ikerketa ezin izango zuketen auzipetu dituzten Ertzaintzako bi agentek euren kabuz egin. "Sare handiago bat behar da".

Prietok Radio Euskadin izandako tertulian gaineratu du berak prentsaren bidez jakin duela bera izan daitekeela ikertu dituzten politikarietako bat.

Hala ere, Prietoren esanetan, "hainbat antzuren bidez aspalditik" bazekien "gutako batzuk ikertzen ari gintuztela". "Ezin nuena jakin zen nola erabiliko zuten" informazioa, azpimarratu du.

Leopoldo Barredak (PP) tertulian ere gogoratu duenez, horrelako gertakari batek "ez dauka aurrekaririk euskal politikan" eta agerian jartzen du "aldaketa politikoaren beharra" Euskadin, jada "bazegoelako indar politikoren batek ez zuela bereizten publiko eta pribatuaren artean".

Joseba Egibar Gizpuzkoako EAJren presidenteak gogoratu du "orden judizialik" ez bada egon, gertaerak "delituak" direla eta azpimarratu du "jasotako informazioa EAJren kide bat eskuetan agertu izana ere larria" dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea