Politika -
Kataluniako Estatutua
Montilla taldeekin bilduko da gaur, jarrera bateratua adosteko
Hain zuzen ere, ostiralean Kataluniako Parlamentuan egitekoa den ezohiko saioan adierazpen bateratua onartu ahal izatea izango dute xede.
Erredakzioa
Jose Montilla Generalitateko presidentek CiU, PSC, ERC eta ICV-EuiA taldeetako buruzagi parlamentarioak deitu ditu gaur arratsaldean bilera egiteko, ostiralean Kataluniako Parlamentuan egitekoa den ezohiko saioaren aurrean Estatutari buruzko jarrera bateratua lortzen saiatzeko.
Bilera 17:30ean hasiko da, eta taldeen proposamenak eta "akordio aukerak" aztertuko dituzte.
Batzarra ez da publikoa izango da, eta ostiralean adierazpen bateratua onartu ahal izatea dute xede.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea