Politika -

Ustelkeria

PPren kontuak ikertzeko batzorde bat sortzea onetsi dute aho batez

Espainiako erakundeen funtzionamendu egokiaren inguruko "edozein zalantza argitzeko ezinbestekoa" da ikerketa batzordea.

Diputatuen Kongresua. Argazkia: EFE
Diputatuen Kongresua. Argazkia: EFE
Diputatuen Kongresua. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diputatuen Kongresuak ikerketa egiteko batzorde parlamentario bat sortzea onetsi du gaur aho batez, PPren ustezko legez kanpoko finantziazioa ikertzeko. Popularrek eurek ere aldeko botoa eman dute, baina alderdi guztien kontuak aztertu beharko liratekeela azpimarratu dute.

Gaur onetsi duten proposamenaren zergatiak azaltzerakoan, PPren finantziazioaz ikerketa parlamentarioa egitea defendatu dute, Espainiako erakundeen funtzionamendu egokiaren inguruko "edozein zalantza argitzeko ezinbestekoa" baita.

PPren kontuak Parlamentuan ikertzeko ekimena PSOEk, Unidos Podemosek eta Ciudadanosek sortu zuten. PPk, baina, beste batzorde bat sortu du, .

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua azken ordukoa Politika albisteak Alderdi Popularra Ustezko ustelkeria politikoa Gaurko azken orduko albistea