Politika -

Bilera

Konstituzionalaren epaiak 'zulo' bat sortu duela onartu du Chavesek

Estatua-Generalitat aldebiko batzordea irailean bilduko dela iragarri dute Montillak eta Chavesek, "Estatuta berreskuratzeko zenbait ekimen adosteko helburuarekin".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatutuari buruz Auzitegi Konstituzionalak emandako sententziak "Kataluniako gizartean zulo bat" eragin duela onartu du Manuel Chaves Gobernuko presidenteordeak, eta Exekutiboaren borondatea zulo hori ixtea dela ziurtatu du.

Jose Montilla Generalitateko presidentearekin bildu ostean prentsaurrekoa eman du agintariak. Epaiaren ostean legea nola garatu eztabaidatu dute bi agintariek, izan ere, Exekutibo zentralaren eta Kataluniako Gobernuaren arteko harremanetan "berreskuraezina den ezer ez dago", Chavesen ahotan. Era berean, "aldeen borondate politikoa" eskatu du.

Bilera "elkar ulertze giroan" eman da, Chavesek azaldu duenez. Horregatik, Gobernu zentraleko ordezkaria baikor agertu da, eta sententzia baino lehen izandako harremanetara itzuliko direla uste du.

Estatua-Generalitat aldebiko batzordea irailean bilduko dela iragarri dute Jose Montilla Generalitateko presidenteak eta Manuel Chaves Gobernuko presidenteordeak, "Estatuta berreskuratzeko zenbait ekimen adosteko helburuarekin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea