Politika -
Kataluniako Estatuta
Montillak legeak aldatzea eskatuko du Estatutaren osotasuna babesteko
Presidenteak batasuna eskatu dio hiruko gobernuari. Espainiak ez badu aldatzen, Kataluniak Estatuarekin izango duen harremana interesean oinarritutakoa izango da.
Erredakzioa
Jose Montilla Generalitatearen presidenteak adierazi duenez, "estatuko lege zehatz" batzuk aldatzea eskatuko dio Gobernuari Auzitegi Konstituzionalak baliogabetu zituen hainbat artikulu , eta beraz, Estatutaren osotasuna berreskuratzeko.
Parlamentean Estatutaren inguruan hitz egiteko bilkuraren ostean Montillak adierazitakoaren arabera, "Estatuko erakunde nagusiekin eta alderdi politikoekin hitz egitearen" alde dago.
Presidenteak batasuna eskatu dio hiruko gobernuari. Espainiak ez badu aldatzen, Kataluniak Estatuarekin izango duen harremana interesean oinarritutakoa izango da. "Espainia kataluniar arazoari irtenbidea eman nahi izatekotan, aldatzeko prest egon behar da", adierazi du presidentea. "Gutxi batzuen arazoa ez dela onartu behar du".