Politika -
Bilbon
Kaskagorrik deitutako presoen aldeko ekitaldia eragotzi du Ertzaintzak
Lagun bat atxilotu du Ertzaintzak irainak eta desobedientzia leporatuta. Kaskagorrik deitutako bi ekitaldi debekatu ditu Velasco epaileak.
Erredakzioa
Kaskagorrik deitutako presoen aldeko ekitaldia eragotzi du Ertzaintzak Bilbon. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, ez da istilu handirik izan.
Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak gaurko eta datorren osteguneko ekitaldia debekatzea erabaki du; izan ere, biktimentzako "iseka" bat dela uste du.
Agindu horri jarraituz, 19:00etan Ertzaintzak Plaza Biribilan elkartutakoei berehala alde egiteko agindu die.
Elkarretaratzean parte hartu dutenak, gehien bat gazteak, Nafarroa kaletik jaitsi dira Areatzako zubiraino.
Bertan ordu bat inguru izan dira "Euskal presoak, etxera" oihuen modukoak esanez.
20:00 aldera Ertzaintzak kargatu egin du, baina ez du tirorik egin.
Lagun bat atxilotu du Ertzaintzak irainak eta desobedientzia leporatuta.
Bestalde, Ertzaintzak lagun bat atxilotu du Poliziaren aurkako irainak eta desobedientzia dela eta.