Politika -

Elkarrizketa

Maroto: Gizarte Segurantza Euskadin ezinezkoa, Estatuaren laguntzarik gabe

Halere, Odon Elortzaren ustean, "ez luke arazo handirik" eragingo eta, espetxeetako eskumenak "oso harrera ona izango luke" sozialisten artean.

Artxiboko argazkia: EFE
Artxiboko argazkia: EFE

europa press

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Maroto Alderdi Popularraren Ekintza Sektorialeko eta Gizarte Politikako idazkariordearen iritzian, "bideraezina" litzateke Euskadin Gizarte Segurantza izatea, "Estatuaren babesa eta laguntzarik gabe".

Europa Pressi esan dionaren arabera, "oso garrantzitsua da -EAEko- herritar guztiek ulertzea ezinezkoa litzatekeela Gizarte Segurantza jardutea Estatuaren babesik eta laguntzarik gabe; bideraezina litzateke, beste erkidego batzuetan gertatzen den bezala; Katalunian, esaterako".

"Euskal herritarroi primeran doakigu gaur egunean daukagun egoerarekin. Askoz garrantzitsuagoa da Kontzertu Ekonomikoa eta Nafarroako hitzarmena pedagogiaz azaltzea, berez onuragarria den eredua aldatzen saiatzea baino", ziurtatu du.

PPko ordezkariaren esanetan, "Gizarte Segurantzan eta pentsioen kasuan, Euskadik eta euskal herritarrek ematen dutena baino gehiago jasotzen dute".

Elortzarentzat, aldiz: "ez luke arazo handirik sortuko"

Odon Elorza PSOEren Gardentasun eta Demokrazia Parte-hartzailearen idazkariak, ordea, esan duenez, Euskadin Gizarte Segurantzaren kudeaketa izateak "ez luke arazo handirik sortuko", pentsioen Kutxa Bakarra haustea ekartzen ez badu eta "egoera ekonomiko orekatuan" egingo balitz. Gainera, espetxeetako eskumena EAEk jasotzeak, Katalunian bezalaxe, "oso harrera ona" izango luke sozialisten artean.

Europa Pressek jaso dituen adierazpenetan, Elorzak adierazi du Gizarte Segurantzaren kudeaketa Euskadik izateko erabakia ez dela "automatikoa" eta "ikerketa zabalak, zorrotzak, bi aldeetatik" beharko lituzkeela, "transferentziaren baldintzak zehazteko", horrek ere adostasunarekin ere egin beharko litzateke, "egoera ekonomiko orekatuan" gauzatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak PSOE Albisteak Alderdi Popularra Eusko Jaurlaritza berriak Albisteak