Politika -
'Imanol komandoa'
Aske utzi dute Villabonan atxilotuetako bat
Jesus Maria Besance du izena; ETArekin loturarik ez duela baieztatutakoan utzi dute aske. Beste bi atxilotuek Poliziaren esku jarraitzen dute.
Erredakzioa
Guardia Zibilak aske utzi du Jesus Maria Besance Zugasti, aurreko asteazkenean ETAren kontrako operazio baten baitan Villabonan atxilotuetako bat.
Operazioak ''Imanol komandoa'' desegitea zuen helburu; Javier Atristain Gorosabel Golfo eta Juan Carlos Besance Zugasti Fenomeno komandoaren ustezko kide izatea leporatu diete.
Atxiloketen ostean, bi biltegi topatu ditu Poliziak: bat Villabonan eta bestea Donostian. ETAk, guztira, 170 bat kg lehergai zituen gordeta biltegiotan, baita pistola bat eta munizioa ere bai.
''Imanol Komandoaren'' ustezko bi kideek Poliziaren esku jarraituko dute Madrilen, astelehenean epailearen aurrera eraman arte. Hasiera batean uste zutenaren kontra, Jesus Maria Besancek ETArekin loturarik ez duela baieztatutakoan utzi dute aske.