Politika -
Manifestazioa Bilbon
Santi Brouarden eta Josu Muguruzaren ekarpen politikoa oroituko du Sortuk
Ezker abertzaleko militante historikoak 1984an eta 1989n hil zituzten tiroz. Manifestazioa deitu dute astelehenean Arriaga Plazan.
Agentziak | Erredakzioa
Sortuk manifestazioa egingo du datorren astelehenean Bilbon, Santi Brouarden eta Josu Muguruzaren "ekarpen politikoa" gogoratzeko.
Ezker abertzaleko militante historikoak 1984an eta 1989an hil zituen GAL erakundeak.
Manifestazioa Bilboko Arriaga Plazatik abiatuko da, 20:00etan, 'Zuen ametsen alde borrokan darraigu. Euskal Errepublika' lelopean.
Agiri baten bidez, Sortuk adierazi du Muguruza eta Brouard "elkarrizketarako beti prest zeuden borrokalari nekaezinak" izan zirela. “Bata medikua zen eta bestea kazetaria; bata buruzagi karismatikoa zen eta bestea diputatua. Biak ziren independentistak eta sozialistak. Aita, lagun eta burkideak ziren. Herriaren militanteak, finean”, azpimarratu dute.
"Euskal Herriaren askatasunaren aldeko bi militante ziren. 78ko erregimena errefusatu zuten, frankismoaren jarraipena zela konbentzituta zeudelako. Borrokaren aldeko hautua egin zuten eta horregatik hil zituen Espainiako Estatuak", salatu du ezker abertzaleak.