Politika -
PSE-Batasuna ustezko batzarra
Zapaterok bilera gezurtatu du eta ez du kolokan ikusten PP-PSE ituna
- PSEk eta Batasunak ukatu egin dute batzartu izana, egunkari batzuek aurkakoa ziurtatu badute ere.
- PPk premiazko bilera eskatu die sozialistei.
- Bilera 'aski gezurtatuta' dago, lehendakariaren ustez
Erredakzioa
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuaren presidenteak gezurtatu egin du PSE eta Batasuna bildu direla eta, hori dela eta, ez du kolokan ikusten sozialistek eta PPk EAEn duten akordioa.
Europako Kontseiluaren ostean Bruselan eman duen prentsaurrekoan izan du hizpide Zapaterok Batasuna-PSE ustezko bilera, dagoeneko alde guztiek gezurtatu dutena.
Gobernuko presidenteak PSEk berak gaur goizean igorri duen komunikatuari egin dio erreferentzia. Bertan zenbait hedabidek zabaldutako Batasuna-PSE ustezko bileraren albistea "erabat faltsua" dela ziurtatu dute.
Zapaterok uste du "argia eta sendoa" izan dela PSEk albisteari eman dion erantzuna; hori dela eta, ez du uste PP-PSE itunari kalte egin behar dionik.
&' || 'nbsp;