Politika -

Auzitegi Nazionala

Otegiren abokatuak argudio 'politikoak' erabiliko ditu haren defentsan

Jone Goirizelaiak salatu du Batasuneko buru ohia kartzelatzea ez zela erabaki "tekniko-juridikoa" izan, "politikoa" baizik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jone Goirizelaia abokatuak azaldu du argudio "teknikoak" ez ezik, "politikoak" ere erabiliko dituela Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile ohia askatzea eskatzeko. Izan ere, salatu duenez, kartzelatzea "ez zen erabaki tekniko-juridikoa izan, politikoa baizik, Poliziak atzemandako eta ondoren eduki politiko zehatza eman zien txosten politiko batzuk oinarri hartu baitzuten".

Radio Euskadin egindako adierazpenetan, abokatuak nabarmendu du txosten horiei "testuingurua" jarri behar zaiela. Halaber, Auzitegi Nazionalak ere "analisia" egin duela, eta horren "balorazioak" ikusita, "inpartziala" dela argi utzi duela nabarmendu du.

Horrenbestez, Goirizelaiak kritikatu egin du "pertsona batzuek" Otegiren defentsari buruz hitz egitea "objektibotasuna barik".

Bestalde, gaur ezker abertzaleko buruzagi ohiaren aldeko plataforma bat aurkeztuko dutela iragarri du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea