Politika -
Justizia
ANk Diaz Ferran espetxetik ateratzea erabaki du, 'portaera ona' izategatik
CEOE patronalaren presidente ohiak ezarritako zigorraren hiru laurdenak bete ditu, eta eskumuturreko telematikoa jarriko diote.
Agentziak | Erredakzioa
Gerardo Diaz Ferran CEOE patronaleko presidente ohia kartzelatik ateratzea onartu du Auzitegi Nazioanlak, eta laster irtengo da Soto del Realeko espetxetik. 2012ko abenduan atxilotu zuten 'Crucero operazioa' auziagatik, iturri judizialek Europa Pressi jakinarazi diotenez.
Jose Luis Castro epaileak bigarren gradua eman dio. Diaz Ferrani zortzi urteko espetxe zigorra ezarri zioten hainbat kausa judizial zirela medio: besteak beste, 'Marsans auziagatik'.
Espetxean egon den bost urteetan izandako "portaera ona" ez ezik, aske dagoenean Gobernuz Kanpoko Erakunde bati "laguntzeko erakutsitako borondatea" hartu du kontuan epaileak erabakia hartzeko.
Dena den, eskumuturreko telematiko bat eramango du Diaz Ferranek. Hori dela eta, ez du espetxera egunero bueltatu beharko.