Politika -

NAFARROA

Iruñeko Udalak plaka bat jarriko du Gerra Zibilean fusilatutakoen panteoian

Halaber, identifikatutako gorpuzkiak aipaturiko panteoian sartzea onartu du Udalak.

Iruñeko udaletxea. Argazkia: Paco Moreno
Iruñeko udaletxea. Argazkia: Paco Moreno
Iruñeko udaletxea. Argazkia: Paco Moreno

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gerra Zibilean Iruñean fusilatutako pertsonen gorpuzkiak dauden panteoian plaka bat jartzea adostu du Iruñeko Udaleko Presidentetza Batzordeak. Aipaturiko plaka horretan Iruñean eraildako 308 pertsonen izenak ageriko dira.

Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, fusilatuak izan eta identifikatuta daudenen gorpuzkiak aipaturiko panteoian sartzea baimenduko du, familiak hala eskatzen duen edo seniderik ez duten biktimen kasuan betiere.

Beraz, Nafarroan Fusilatutako Senideen Elkarteak eskatu zuen plaka jartzea, eta 16.000 euro inguruko kostua izango du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Iruñeko argazkiak Nafarroako albisteak Eguneko albisteak Albisteak Gerra Zibileko biktimak