Politika -

Proposamena Nafarroan

'Ezetz' erantzun dio Aralarrek Batasunaren proposamenari

Nafarroan eragile politiko berri bat sortzeko proposamena egin zien ezker abertzaleak EA eta Aralarri. Proposamenak koalizioa "hautsi" nahi duela salatu du Uxue Barkos NaBaiko diputatuak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

''Ezetz'' erantzun dio Aralarrek Batasunari, "Nafarroan eragile politiko berri bat" eraikitzeko proposamenari, horrek "Nafarroa Bai apurtzea" ekarriko lukeelako.

Zentzu horretan, Batasunak Nafarroa Bai-n sartzeko eskaera egingo balu "baldintza gehigarririk" ez dizkiotela eskatuko nabarmendu du Txentxo Jiménez Nafarroako Aralarreko koordinatzaileak. Hori bai, ezker abertzaleak "aparteko traturik" jasoko ez duela gehitu du.

Azaldu duenez, "Aralar ez da Batasunarekin joango, hori Nafarroa Bai apurtzea litzatekeelako".

Nafarroa Bai koalizioaren oinarri politikoak gogoratu du Jimenezek. Bertan, "helburu politikoekin egiten den indarkeria gaitzetsi" egiten dutela gogoratu du Aralarreko bozeramaileak. "Horrez gain, edozein indarkeria gaitzesten dugu, ETAri behin betiko armak uztea eskatzen diogu eta biktimak aintzat hartzen ditugu". Oinarri horiek onartzekotan, eta Nafarroan Bai sartzeko eskaera egitekotan, "ez Estatuak ezta epaileek edo ministroek ere ezin izango dute Batasunaren parte hartzea eta legeztatzea debekatu".

Nafarroa Baiko independenteak

Ezker abertzalearen proposamenek koalizioa "hautsi" nahi dutela salatu dute Nafarroa Baiko independenteek. Horrela azaldu du Uxue Barkos NaBaiko diputatuak koalizioko independenteekin bildu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea