Politika -

Hauteskunde proposamena

Ezker abertzaleak ziurtatu du ez duela 'NaBai' apurtu nahi

Are gehiago, ezker abertzaleak gaineratu du ez duela ezta koalizio horrekin lehiatu nahi ere.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker abertzaleak ziurtatu du "aurrera egitea" espero duela Nafarroako hauteskundeetan koalizioan aurkezteko EAri eta Aralarri egin zien proposamenean, eta ukatu egin du helburua "NaBai apurtzea" dela.

Proposamena publiko egin eta lau egunera, ezker abertzaleak alderdien erreakzioen balantzea egin du. Bere esanetan, ekimena Foru Erkidegoan "sektore ezkertiar eta abertzale guztiak batzeko ahalegin serioa" da, eta ez dauka "betorik" ezta "baldintzarik" ere.

UPNk, PPk, PSNk, Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak erakutsi duten oposizioa ere hizpide hartu du, eta EAri eta Aralarri "abisuak" helarazi izana kritikatu du.

EAk eta Aralarrek proposamenari emandako erantzunaren aurrean (NaBain jarraitzearen alde agertu dira), ezker abertzaleak esan du bere ekimenaren "filosofia" betoen aurkakoa dela.

Halaber, ukatu egin du NaBai "apurtu" nahi izatea: "Ezker abertzaleak hilabeteak daramatza zera esaten, ez duela NaBai apurtu nahi eta ez duela ezta harekin lehiatu nahi izan".

"Indarrak batzea eta akordio politiko sakonak lortzea da UPNren eta eskuinaren aurka hauteskundeetan lehiatzeko bermea", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea