Politika -
ETA-ren amaiera
Alfonso Alonso: 'Gaur ETAren porrot historikoa ziurtatu dugu'
Euskadiko PPko presidenteak indar abertzaleen metaketari "atea ixteko" eskatu dio EAJri, ETAk bere komunikatuan proposatzen duenaren harira.
Agentziak | Erredakzioa
Euskadiko PPko presidenteak EAJri eskatu dio Kanbora joanez "deabruari jarriko dion kandela itzaltzeko", eta indar abertzaleen metaketari "atea ixteko", ETAk komunikatuan proposatzen duenaren harira.
Alonsok agerraldia egin du alderdiak Gasteizen duen egoitzan, papar-hegalean lazo urdin bat duela. Gaurkoa "ETAren porrot historikoaren egiaztapen" eguna dela esan du. ETA amaitu da, baina demokraziak jarraitu egiten du", nabarmendu du.
Euskadiko PPko presidentearen hitzetan, gaur ETAren "gezur, gorroto eta duintasunik gabeko" ia 60 urteren amaiera da. Azken komunikatuan "errealitatetik kanpo bizi dela" berriro erakutsi duela gaineratu du.
Halaber, ironiaz hitz egin du ETAk bere egiturak desegin dituela esan izanaz, Espainiako Estatuko Segurtasun Indarrek desegin zituztelako, azaldu du. Erakundeko kideei "betiko zintzotasunaz eta erantzukizunaz" helburuarekin jarraitzeko eskatu die, ETAko kideak "kriminalak eta hiltzaileak besterik izan ez direlako".
"Indarren metaketa"ren eta erabakitzeko eskubidea gauzatzearen alde lan egiteko erakundeak egindako eskaeraz hitz egin du Alonsok; ETAk bere helburu "totalitarioei" uko egin ez diela ohartarazi du, eta orain "trasteak ezker abertzaleari pasatu" dizkiola, haiekin jarraitzeko.