Politika -

ETA-ren amaiera

Ortuzar: 'EAJ Kanbon izan da iragan beltzaren liburuari amaiera emateko'

Iñigo Urkulluren eta Uxue Barkosen artean Bertizen egindako ekitaldia ere defendatu du jeltzaleak, horrek "gure gizartearen etorkizunaren arbola landatu baitu".

Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentea. Argazkia: EiTB
Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentea. Argazkia: EiTB
Ortuzar: 'Bertizeko adierazpena etorkizuneko argazkia da'

0:31

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak adierazi duenez, ostiral honetan Kanbon izandako ETAren amaieraren ekitaldian izan zen EAJ "gure herrialdearen iragan beltzaren liburuari amaiera emateko". Gainera, Bertizen lehendakaria eta Nafarroako presidentearen artean egindako adierazpena ere defendatu du Ortuzarrek esanez "gure gizartearen etorkizunaren arbola landatu" dutela.

25 urtez edo gehiago afiliatu izan diren EAJren militanteei omenaldia egin diete Iruñean, eta han egin ditu Ortuzarrek adierazpen horiek. "ETA gabe EAJk egindako lehen ekitaldia da gaurkoa", azpimarratu du jeltzaleak. Biktima guztien omenez minutu bateko isilunearekin abiatu dute omenaldia.

Ortuzarren esanetan, "Euskadi ulertzeko bi era daude: bata, ETArena. 60 urte eman ditu euskal herriari eraso egiten eta ez entzutearena egiten; eta bestea, EAJrena, batzuek kritikatzen dutena, traizioarena eta autonomismoaren bidea delakoan, baina azkenean herrialdea eraiki dugu egunez egun eta lortutakoa ez dago txarto".

"Esku onetan gaude, etorkizunean egin behar duguna badakien jendearekin", babestu du Ortuzarrek. "Euskadiren etorkizuna jokoan izango den lekuetan egongo da EAJ", Madrileri aipamena eginda, abertzaleen kritikak gorabehera, "euskal herrirako ona delako".

Dena dela, buruzagi jeltzaleak ohartarazi duenez, EAJ Kanbon egon izanak "ez dakar inoren historia zuritzea edota biktimaz ahaztea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euzko Alderdi Jeltzalea Urkullu albisteak Andoni Ortuzar albisteak Uxue Barkos bideoak ETA gaur Alderdi politikoak bideoak Gaurko azken orduko albistea Adiskidetzea Euskadin