Politika -

Gasteiz

Bertan behera utzi dute presoen eskubideen aldeko kalejira Judimendin

Udalak Fiskaltzari jakinarazi zion egitekoa zela eta, ondoren, jaiak antolatzen dituen elkarteari diru-laguntza publikoa kentzeko izapideak abiarazi zituen.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Judimendikoak auzo elkarteak, Gasteizko auzoko jaiak antolatzen dituen kolektiboak, kendu egin du egitarautik presoen eskubideen alde egitekoa zen kalejira.

Hala iragarri dute webean argitaratutako ohar batean eta, azaldu dutenez, "presoen eskubideen aldeko martxa eta kalejirari lotutako jarduerak" bertan behera kentzea erabaki dute.

Halaber, oharraren arabera, "Judimendi auzoko jaien ospakizunetan parte hartzen duten kolektibo eta pertsona guztiek indarkeriaren biktima izan den edozein pertsona edo kolektiborentzat iraingarriak izan litezkeen mezuak jaien esparruan ez zabaltzea" eskatu dute.

Elkarteak erabakia hartu aurretik, omenaldiaren berri eman zion Gasteizko Udalak Arabako Lurralde-auzitegiko Fiskaltzari. Era berean, jaiak antolatzen dituen bizilagunen elkarteari diru-laguntza itzultzea eskatzeko espedientea abiatu zuen.

Ildo beretik zuzendu zitzaion Covite Gasteizko Udalari, udal batek “guztien diruarekin biktimak iraintzea eta terroristak heroi bihurtzea ezin duelako onartu”.

Era berean, ETAko presoen aldeko omenaldia (tartean Diego Ugarte Fernando Buesa eta Jorge Diez bere bizkartzaina hil zituen presoa) “bertan behera uzteko neurriak aztertzea” eskatu zien Jesus Loza Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak bere zerbitzu juridikoei.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Araba Presoak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Jaiak