Politika -

Osoko bilkura

Kongresuak argi berdea eman die Estatuko Aurrekontu Orokorrei

Legea Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzea besterik ez da falta kontuak aplikatzen hasteko; sei hilabetez egongo dira indarrean, eta Mariano Rajoyren Gobernuak diseinatu zituen.

Kongresuko osoko bilkura. EFE
Kongresuko osoko bilkura. EFE
Kongresuak argi berdea eman die 2018ko Aurrekontuei

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorrak indarrean sartzeko prest geratu dira ostegun honetan, Kongresuan egindako osoko bilkuran onartu ostean. PPren gehiengo absolutuarekin Senatuan gehitutako zuzenketa gehienak onartu dituzte.

Goi Ganberaren proiektuari gehitutako 46 zuzenketen inguruan bozketa indibiduala egin ostean, 32 irten dira aurrera.

PSOEk zuzenketa guztiak errefusatu arren, aldaketak aurrera irten dira Elkarrekin Podemosen babesarekin edo abstentzioarekin, aldeko bozketa batean soilik, Bartzelonako Jazz Nazioarteko Festibaleko onura fiskalei zuzendutakoan.

Talidomidako biktimentzako laguntzei buruzko zuzenketak jaso du onespen gehien; 12.000 euro izango dira, aitortutako desgaitasun portzentaje puntu bakoitzagatik. Alderdi guztiek babestu dute zuzenketa, PSOEk eta Kanariak Berriak izan ezik.

Legea Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzea besterik ez da falta kontuak aplikatzen hasteko; sei hilabetez egongo dira indarrean, eta Mariano Rajoyren Gobernuak diseinatu zituen, eta, geroago, Pedro Sanchezek Gobernuan bere gain hartu, exekutatzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika Espainiako Gobernua Espainia argazkiak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Aurrekontu Orokorren albisteak