Politika -

Nafarroa

EA eta ezker abertzalea, bazterketarik gabeko espazioa osatzearen alde

"Nafarroan aldaketa sozialaren eta politikoaren joera indartzeko berme nagusia ezkerreko abertzale aurrerakoiak, bazterketarik gabe, batzea" litzatekeela uste dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAk eta ezker abertzaleak uste dute "Nafarroan aldaketa sozialaren eta politikoaren joera indartzeko berme nagusia ezkerreko abertzale aurrerakoiak, bazterketarik gabe, batzea" izango litzatekeela, Iruñean egin duten bileran adostutako agirian azaldu dutenez.

"Egungo egoera politikoa eta agertoki politiko berria" aztertzeko bilera egin dute eta 2011ko hauteskundeen inguruan hitz egin dute.

"Aldaketa politikoa eta soziala premiazkoa dela ikusi" ahal izan dute bilera horretan. "Gure herriak egun bizi duen egoera politikoak akordio zabalak behar ditu eta eduki argiak izan behar ditu", EAk eta ezker abertzaleak agirian azaldu dutenez.

Gainera, "lehenengo aldiz 2011ko foru hauteskundeez hitz egin" omen dute "azken hilabeteotako gertakarien joera eta egoera politikoaren pertzepzioa dela eta".

Horren harira, "Nafarroan eta Euskal Herri osoan eredu politiko, ekonomiko eta instituzionala aldatzeko premiak eztabaida irekia, bateragarria eta aberasgarria" behar duela iritzi diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea