Politika -

Katalunia

Auto batek presoen aldeko hainbat gurutzeren aurka egin du Vicen

Ibilgailua herriko plaza nagusian sartu da (oinezkoentzakoa da), eta, zenbait gurutze horiren aurka egin ostean, ihes egin du.

Autoa oinezkoentzakoa den plazan sartu da, eta gero ihes egin du. Argazkia: EFE.
Autoa oinezkoentzakoa den plazan sartu da, eta gero ihes egin du. Argazkia: EFE.
Auto batek aurretik eraman ditu Kataluniako presoen aldeko gurutze horiak

0:41

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auto bat sartu da eguerdi honetan Bartzelonako Vic herriko plaza nagusian (Major enparantzan), preso dauden politikarien aldeko hainbat gurutze hori aurretik eraman ditu, eta horietako dozenaka lurrera bota.

Anna Erra Viceko alkateak Twitterreko bere kontuan argitaratu du zer gertatu den erakusten duen bideoa; autoa oinezkoentzakoa den plaza horretan sartu da, eta gerora, hegalean zeuden gurutzeen kontra talka eginda, alboko kale batetik ihes egin du.

Bertan zeuden herritar batzuek errieta egin diote gidariari, eta ostikadak eman dizkiote autoari, gelditzea xede, baina ezin izan dute hori lortu.

"Gogor salatu dezagun Vicen izandako adierazpen-askatasunaren aurkako atentatu hau. Ez gaitezen erori euren probokazioetan. Hertsatuta dagoen gure adierazpen-askatasuna galdegiten jarraituko dugu", esan du alkateak Twitterren.

2.500 bat gurutze hori kokatu zituzten larunbat honetan udalerriko plaza nagusian, alegia, herriko erdialdean, preso dauden politikari independentisten aldeko ekitaldi batean.

Ekimen pribatu batek bultzatu du ekitaldia; asmoa da gurutzeak igandera arte egotea kokaturik, eta herritarrek aukera dute babesteko, espetxean dauden politikari independentisten “erresistentzia-kutxa” baterako dirua bildu ahal izateko.

Torraren mezua

Bestalde, Quim Torra Generalitateko presidenteak iragarri du "beharrezkoak diren neurri guztiak" hartuko dituztela gurutze horiak harrapatu dituen autoaren gidariaren aurka. Twitter bidezko txio batean babes osoa adierazi dio Torrak Viceko alkateari eta "oso larritzat" jo du jazoera. "Tolerantziarik ez biolentoen aurrean, jarrai ezazue askatasuna defendatzen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako albisteak Politika Eguneko albisteak Eguneko albisteak