Politika -

Polemika

Eneko Goiak Anasagastik Oyarzabalen eta Donostiaren gainean esandakoari erantzun dio

EAJko senatari ohiak, bere blogean, "mertzenariotzat" jo du Realarekin kontratua berritu duen jokalaria, eta "ñoñostiarra" hitza erabili du.

Eneko Goia, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB.
Eneko Goia, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB.
Eneko Goia, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako alkate Eneko Goiak erantzuna eman dio, asteazken honetan, Iñaki Anasagasti EAJko senatari ohiari; izan ere, azken horrek, bere blogean argitaratutako testu batean, Mikel Oyarzabal Realeko jokalaria kritikatu du, hori “mertzenarioa” dela esanez, eta “ñoñostiarra” hitza erabili du. Goiaren esanetan, jokalari eibartarraren erabakia, alegia, "bere bizitzako klubarekin zuen kontratua berritzea, eskaintza milioidun zorabiagarriari ezezkoa eman ostean" (hainbat komunikabideren arabera, Athleticek egin dio eskaintza hori) "bihotz txuriurdina da"; gainera, zehaztu du Gipuzkoako hiriburuko herritarrak "donostiarrak" direla, "horrela, letra guztiekin".

"Eskerrak Oyarzabal ez den etorriko" izenburupean, Anasagastik, testuan (gaztelaniaz dago), dio Mikel Oyarzabal "mertzenario bat gutxiago" dela; izan ere, jokalariak bere taldean jarraituko du, eta, ondorioz, ez du Athleticen jokatuko (Anasagasti klub bilbotarraren jarraitzailea da). Anasagastik, halaber, salatu du Realeko jokalari batzuen etete-klausula altuagoa dela Athleticentzat beste talde batzuentzat baino.

"Minduta, bere amodio propioan"

Goiak, EAJkoa bera ere, Twitterren bidez argitaratu du erantzuna, bertan, adierazi du "ulertzen duela" Anasagasti minduta egotea, "bere amodio propioan, harrotasun zuri-gorrian": "Uste dut ezezkoa jasotzea txarto hartu duela" dio Goiak, besteak beste, Oyarzabalen ezezkoak kolokan jartzen duelako balizko hastapen bat: "Euskal jokalari guztiek Bilbon jokatu nahi dutela", hain zuzen ere.

"Mikelek egin duenari, hau da, bere bizitzako klubarekin berritzeari, eskaintza milioidun zorabiagarriari ezezkoa emateari, bihotz txuriurdina deitzen zaio. Besterik ez", nabarmendu du Goiak.

Goiak, Donostiako alkatea den heinean, argitu du, haren iritziz, nork duen gutxiagotasun-konplexua: "Horixe erakusten du 'ñoñostiarra’ hitza mespretxuzko jarreran erabiltzen duenak". Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura eta Kirol ahaldunak ere salatu du Anasagastiren testua, azken horren kutsu "zakar eta iraingarriagatik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Reala Politika Donostia albisteak Eneko Goia albisteak Eguneko albisteak Albisteak Mikel Oyarzabal azken ordukoa