Politika -
Elkarrizketa Al Jazeeran
Patxi Lopez: 'ETA mugimendu erromantiko gisa ikusteak kezkatzen nau'
ETAk egindako azken iragarpenaren aurrean zuhurtzia eskatu du lehendakariak Al Jazeeran egindako elkarrizketan.
Erredakzioa
Arabiar Emirerri Batuetara eta Qatarrera egiten ari den bidai ofiziala aprobetxatuz Patxi Lopez lehendakaria Al Jazeeraren estudioetan izan da Dohan, politika, terrorismo eta Euskadiko egoera eta historiari buruzko galderei erantzuteko.
ETAren sorrerako historia eta mugimendu abertzaleen garapena azaldu ditu lehendakariak. Elkarrizketak ordu erdiko iraupena izan du eta datozen egunetan emango dute.
ETAren azken komunikatuaren aurrean zuhurtziaz jokatu behar dela adierazi du lehendakariak. Hala ere, "beste su-eten batzuen eta gaur egunekoaren arteko ezberdintasuna ezker abertzaleak bere bidea egin nahi" duela da, Lopezen ahotan.
ETA beste herrialdeetan bortxatutako herri bat askatzen saiatzen ari den "mugimendu erromantiko" gisa ikusteak kezkatu egiten duela esan du lehendakariak. Agintariaren hitzetan, guztiz kontrakoa da, "ETA mugimendu terrorista, totalitario eta faxista" da, izan ere, "beraiek bezala pentsatzen ez dutenen ahotsa isildu nahi dute".
Open Government
Azkenik, Open Government deritzonaren aldeko Eusko Jaurlaritzaren apustua berretsi du lehendakariak elkarrizketaren amaieran. Era berean, Lopezek gardentasunaren, parte-hartzearen eta lankidetzaren alde egin du, Irekia eta Open Data bezalako plataformen erabiliz.