Politika -

Diputatuen Kongresua

Elkarrizketa abiatzeko mozio bat ez aurkeztea erabaki du PDeCATek

“PSOE gol bat sartzen saiatu delako erabakia hartu dugu”, adierazi du Miriam Nogueras PDeCATeko presidenteordeak. Elkarrizketarekin “jolastea” leporatu die Noguerasek sozialistei.

Diputatuen Kongresua. Artxiboko irudia: Agentziak
Diputatuen Kongresua. Artxiboko irudia: Agentziak
Diputatuen Kongresua. Artxiboko irudia: Agentziak

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

“Indarrean dagoen legediaren” barruan, Espainiako Gobernuari Generalitatearekin elkarrizketa prozesu bat abiatzea eskatzeko mozio bat ez aurkeztea erabaki du PDeCATek.

Alderdiko iturriek jakitera eman dutenez, azkenean testua ez aurkeztea erabaki du PDeCATek, ERCk abstenitu behar zela iragarri ondoren.

PSOEk eta PDeCATek mozioa adostu eta gaur eztabaidatu dute Kongresuan, baina ostegun honetan bozkatzekoak ziren. Generalitatearekin “inposaketarik eta eragozpenik gabe” elkarrizketa prozesu bat abiatzea eskatzen zion Pedro Sanchezen Gobernuari, hori bai, “indarrean dagoen legediaren barruan”.

Baina arratsaldean ekimena atzera bota du Kataluniako alderdi abertzaleak, ERCren abstentzioaren berri izan eta handik gutxira.

Nogueras: “PSOE gol bat sartzen saiatu da"

PSOErekin “konfiantza haria” galdu dutela argudiatu du Miriam Nogueras PDeCATeko presidenteorde eta diputatuak Bartzelonan; izan ere, sozialistek PPrekin batera beste mozio bat bozkatu dute Senatuan, Espainiaren batasuna aldarrikatuz. Diru publikoa sezesio erreferendumak bultzatzeko erabiltzea eragoztea eskatzen dio mozioak Gobernu zentralari.

“PSOE gol bat sartzen saiatu delako erabakia hartu dugu”, adierazi du Noguerasek. Elkarrizketarekin “jolastea” leporatu die PDeCATeko ordezkariak sozialistei.

PDeCATek “autodeterminazioaz mugarik gabe hitz egin” nahi duela gogorarazi du diputatuak. Mozioa “horren ingurukoa” zela azpimarratu, baina PSOEk aldi berean elkarrizketa “bideak ixtea” erabaki du Senatuan, PPrekin batera beste mozio bat bozkatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Katalunia Politika PSOE Kataluniako erreferenduma Espainiako Gobernua Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako prozesua zuzenean