Politika -

Auzitegi Nazionala

Txelui Morenoren semea espetxera bidali du Marlaska epaileak

Erakunde terroristako kide izatea leporatu dio Iker Morenori epaileak. Era berean, Mikel Llamas Montoya Askatasunako ustezko zuzendaria kartzelara bidali du magistratuak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iker Moreno, Txelui Moreno ezker abertzaleko bozeramailearen semea, espetxera bidali du gaur Fernando Grande Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak. Moreno Ekin ETAko talde politikoaren zuzendaritzako ustezko kidea zen Nafarroan.

Iturri juridikoek jakitera eman dutenez, Morenori erakunde terroristako kide izatea egotzi dio magistratuak. Era berean, Mikel Llamas Montoya Askatasunako ustezko zuzendaria kartzelara bidali du Marlaskak. Biak iragan asteartean atxilotu zituzten.

Beste lau atxilotu galdekatu ditu gaur Marlaska epaileak. Horietako bi aske utzi ditu bermepean (Javier Beortegi Ekineko ustezko kidea eta Ohiana Odria Askatasunako kidea), eta beste biei, Edurne Sanzo Madariaga eta Koldo Garcia Llorens Askatasunako kideei, 12.000 euroko fidantza ezarri die.

Auzitegi Nazionaleko epaileak galdekatu egin ditu gaur asteartean Ekinen eta Askatasunaren aurkako operazioetan atxilotutako 10 pertsonetako sei.

Poliziaren ustez, atxilotu batzuek Kronika Nafarroa aldizkariarekin eta apurtu.org webgunearekin lotura zuten, eta azken horretan mehatxu egin zioten Jesus Maria Zuloaga La Razon egunkariko kazetariari.

Operazioen ostean, Barne Ministerioak desegintzat jo ditu Ekinek eta Askatasunak Nafarroan zituzten zuzendaritzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea