Politika -

Polizia frankista

Poliziaren zaindariaren eguneko ospakizunean parte hartu zuen 'Billy el Niño'-k

Ikerketa bat eskatu dio Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak Francisco Pardo Poliziako zuzendari nagusiari.

Antonio Gonzalez Pacheco 'Billy el Niño' Poliziaren Egunean, Ciudad Linealen. Irudia: EiTB
Antonio Gonzalez Pacheco 'Billy el Niño' Poliziaren Egunean, Ciudad Linealen. Irudia: EiTB
Antonio Gonzalez Pacheco 'Billy el Niño' Poliziaren Egunean, Ciudad Linealen. Irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Gonzalez Pacheco, Billy El Niño, Brigada Politiko Sozial frankistaren inspektorea gonbidatu bezala joan zen ostegunean Ciudad Linealeko (Madril) polizia-etxera, Poliziaren Eguneko ospakizunean parte hartzeko.

La Sexta eta eldiario.es komunikabideek aurreratu bezala eta ondoren Poliziako iturriek baieztatu dutenez, Jose Manuel Mariscal de Gante y Miron Ciudad Linealeko komisarioak Billy el Niño gonbidatu zuen, Angeles Custodios zaindariaren jaia ospatzeko.

Ospakizunera Poliziako zuzendari nagusia eta Madrileko Polizia Buruzagitza Nagusiko agintaririk joan ez zela erantsi dute iturriek.

Hain zuzen ere, Fernando Grande-Marlaska Barne ministroa Billy el Niño-ri lau domina kentzeko pausoak aztertzen ari da.

Ministroen Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan, polemikaren inguruan galdetu diote Isabel Celaa Espainiako Gobernuko bozeramaileari. Barne Ministerioaren tramiteak ezagutzen ez dituela eta “Billy el Niño gonbidatzen dizkioten tokietara joateko herritar libre bat da”, adierazi du Celaak.

Polizia jubilatuaren presentzia Ciudad Linealeko ospakizunean salatu du Izquierda Unidak dagoeneko. Gobernu zentralari azalpenak eskatzeko galderak idatziz aurkeztu eta Marlaskaren agerraldia eskatu ditu IUk, Billy el Niño-k ekitaldian parte hartzeko gonbidapen ofiziala jaso ote zuen argitzeko.

Bestalde, Billy el Niño Poliziaren Eguneko ekitaldira zergatik joan zen ikertzeko agindua eman du Barne ministroak. Francisco Pardo Poliziako zuzendari nagusiari ikerketa bat eskatu diola jakitera eman du Marlaskak. “18:00ak baino lehen” erantzun bat emango duela agindu du ministroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainia Eguneko albisteak Albisteak Frankismoa Memoria Historikoa