Politika -
Euro-agindua
Zaldibar eta Gesalaga Espainiaratzea onartu du Paueko Auzitegiak
Auzitegiak begi onez hartu du Espainiako Justiziaren eskakizuna Segiko eta ETAko ustezko kideen inguruan.
Erredakzioa
Paueko Auzitegiak Aiala Zaldibar eta Iraitz Gesalaga Espainiaratzea onartu du, eitb.com-ek jakin ahal izan duenez.
Iragan astean izan zen epaiketa eta epaitegi frantziarrak gaur eman du ebazpena, euro-aginduen onarpena.
Bien abokatuek neurriaren kontrako helegitea aurkeztuko dutela iragarri dute, eta epaitegiak erabakia hartu bitartean, Gesalagak kartzelan jarraituko du, eta Zaldibarrek libre bermepean.
Zaldibar desagertuta egon zen Segiren kontra egin zuten polizia-operazio baten ostetik eta ezker abertzalearekin lotutako taldeetako kide izatea leporatzen diote.
Gesalaga Ziburun (Lapurdi) atxilotu zuten ETAko kidea delakoan.