Politika -

ESPAINIAKO AURREKONTUAK

Celaak uste du Espainiako aurrekontuak aurrera aterako direla 'oztopoen gainetik'

Eskuinak Pedro Sanchezen Gobernuari kontra egiteko 'eraso pertsonalak' darabiltzala salatu du, 'ez dutelako alternatiba politikorik'.

Gasco, Celaa eta Elorza, gaur, Donostian. Argazkia: Euskadi Irratia
Gasco, Celaa eta Elorza, gaur, Donostian. Argazkia: Euskadi Irratia
Gasco, Celaa eta Elorza, gaur, Donostian. Argazkia: Euskadi Irratia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Isabel Celaa Espainiako Gobernuaren bozeramaile eta Hezkuntza ministroak esan du konbentzituta dagoela Estatuko aurrekontuak aurrera aterako direla, "eskuinak eta independentismoak hamaika oztopo jarri arren".

Ernesto Gasco Donostiako alkategaia aurkezteko Miramar Jauregian egin duten ekitaldian izan da Celaa. Espainiako aurrekontuek "agenda sozialari lehentasuna" ematen diotela azaldu du eta "eskuinaren murrizketen alternatiba" direla.

"Aurrekontu hauek aurrera aterako dira, konbentzitauta gaude, eskuina jartzen ari den oztopo guztien eta independentismoa jartzen ari den oztopo guztien gainetik. Aurrekontu hauek aurrera ateratzea nahi dugu eta aurrera aterako dira" berretsi du.

Eskuinak Pedro Sanchezen Gobernuari kontra egiteko "eraso pertsonalak" darabiltzala salatu du, "ez dutelako alternatiba politikorik", eta hori egitea "ez da duina demokrazian" gaineratu du.

Eskuina "gero eta eskuinagoa" dela Espainian uste du Isabel Celaak eta Gobernu sozialistaren aurrekontuak "norabide aldaketa" direla, Mariano Rajoyren Gobernuaren politikarekiko "benetako alternatiba", eta "pertsonen bizimodua hobetzen" dutela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE Espainiako Gobernua Espainia bideoak PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak Aurrekontu Orokorren albisteak