Politika -

PP

Cospedalek PPko zuzendaritza utzi du, baina eutsi egingo dio diputatu aktari

PPren zuzendaritzan zuen kargua uztea erabaki du, Villarejo komisarioarekin izandako entzuketak direla eta.

Cospedal Kongresuan. Argazkia: EFE
Cospedal Kongresuan. Argazkia: EFE
Cospedal Kongresuan. Argazkia: EFE

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Dolores de Cospedalek ezin izan dio gehiago eutsi lepoan zuen sokari, eta PPren zuzendaritzan zuen kargua uztea erabaki du, itolarrian, Jose Manuel Villarejo komisario ohiarekin izandako entzuketak direla eta.

Presioak gainezka egin dio, baina ez guztiz, diputatu aktari eutsi egingo baitio, PPko iturriek jakinarazi dutenez.

Cospedalek gaur bertan jakinarazi dio Pablo Casado PPko presidenteari dimisioa aurkeztu behar zuela.

"Villarejo komisario ohiarekin izandako elkarrizketak direla-eta jasotako eraso anitzen aurrean, eta eraso horiek nire alderdiari eta alderdiaren egungo presidenteari zabaltzea saihesteko, alderdiaren zuzendaritza erakunde gorena den Batzorde Exekutibo Nazionala uztea erabaki dut", esan du Cospedalek agiri batean.

Gaur, Villarejo eta Ignacio Lopez del Hierro Cospedalen senarraren arteko entzuketa gehiago zabaldu dituzte; oraingo honetan, Alfredo Perez Rubalcaba ministro ohiaren anaiaren inguruko bizitzaren harira.

PPko idazkari ohiaren esanetan, berak ez du "inoiz" esan Villarejo ez zuenik ezagutzen, ezta berarekin "hainbat bilera" izan zituela ukatu ere.

"Beti pentsatu dut, eta gaur egun ere pentsatzen dut, idazkari nagusi gisa nire eginbeharra zela, nire asmoa alderdiari kalte egin diezaioketen gaien inguruan ahalik eta informazio gehien lortzea baitzen", esan du Cospedalek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Eguneko albisteak Albisteak